2019ko ekainetik Urolako Komunikazio Taldea (UKT) kooperatibako kide da Azpeitia Guka. Urola Erdiko eta Urola Kostako euskarazko hedabideak egitura bakarrean antolatu gara, indarrak batu eta gure komunitateei ahalik eta informazio eta komunikazio zerbitzu onena euskaraz eskaintzeko. Kooperatibara batu gara Karkara (Orio-Aia), Baleike (Zumaia), Uztarria (Azpeitia), Maxixatzen (Azkoitia), Urola Kostako Hitza (eskualde osoa) eta Erlo Telebista (eskualde osoa), eta denon artean komunikazio talde multimedia indartsua osatu dugu.
Irabazi asmorik gabeko kooperatiba da gurea, gure hedabideek beti izan duten izaera sozialari eta parte-hartzaileari segida emateko. Gure herrietan sustraitutako hedabide taldea gara eta hala izaten jarraitu nahi dugu. Eta orain, gainera, taldeak ematen duen indarrarekin. Denok elkartuta, 30 bat langilez osatutako lan taldea osatu dugu, gai dena herriz herri dauzkagun hedabideei erantzuteko eta hobetzeko, eta aurrera begirako proiektu berriak prestatu eta garatzeko.
Gaur egun, honako produktu hauek argitaratzen ditugu:
Uztarria Kultur Koordinakundea 1998ko martxoan sortu zuten, eta orduz geroztik egindako ibilbide guztiaren gaineko informazioa honako lotura honetan jasotako kronograman ikus daiteke.