Arauntza Riders taldeko hamar kide lehiatu dira Sustrails Openeko hirugarren jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Arauntza Riders 2025ko ira. 9a, 16:00

Sustrails Open Enduro BTT zirkuituko hirugarren jardunaldia ospatu da asteburuan Basaburuan (Nafarroa). Arauntza Riders taldea indartsu agertu zen, hainbat mailatako hamar riderrekin irteeran, eta emaitza aipagarriak eskuratu zituzten. Endika Arizmendiarreta izan zen garaile Master 40 kategorian. 

Asteburu honetan ospatu da Basaburuan (Nafarroa) Sustrails Open Enduro BTT zirkuituko hirugarren jardunaldia. Giro paregabean, ehunka zalek eta parte-hartzailek enduroaren festa handiaz gozatu zuten, eguraldi onak eta ibilbide teknikoak lagun.

Arauntza Riders taldea indartsu agertu zen, maila ezberdinetako hamar riderrekin irteeran, eta emaitza aipagarriak eskuratu zituzten:

Endika Arizmendiarreta izan zen garaile Master 40 kategorian, beste behin Markinarrak maila bikaina erakutsi zuen.
• Ekhi Munduate Alegiarrak lan handia egin zuen elite kategorian, eta 4. postuan amaitu zuen, nahiz eta eroriko ikusgarri bat izan.
•  Eneko Agirre Legazpiarrak , berriz, 7. postua eskuratu zuen, taldearentzat beste emaitza sendo bat lortuz.
Lasterketak une ikusgarriak ere utzi zituen. Horien artean, Loboren erorketa ikusgarria nabarmendu behar da; zorionez, ordiziarrak ez zuen minik hartu, eta bideoan jasotako irudia giro aparta sortzeko aitzakia bilakatu zen.

Laburbilduz, Basaburua Enduro Racek berriro erakutsi zuen Sustrails Open zirkuitua ez dela soilik lehiaketa gogorra, lagunarteko giroa eta enduroarekiko pasioa uztartzen dituen jaialdi bat dela baizik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide