Zezenketen inguruko argazki erakusketa zabalduko dute gaur

Gaur arratsaldean irekiko dute 2023ko zezenketen inguruko argazki erakusketa, eta zabalik egongo da abuztuaren 2ra arte. 

Gaur irekiko dute Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkarlanean egiten duten zezenketen inguruko argazki erakusketa. Betharrametako erakusketa aretora gerturatzen den guztiak 2023ko San Inazio festetako zezenketetako eta errekortadore erakustaldiko hainbat argazki ikusi ahal izango ditu.

Erakusketa, abuztuaren 2ra arte egongo da ikusgai. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide