Gaur arratsaldean zabalduko dute San Inazio jaietako zezenketen inguruko argazki erakusketa. Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkarlanean antolatzen duten erakusketa Betharrametako aretoan izango da ikusgai abuztuaren 2ra bitartean.
Hain zuzen ere, 2024ko zezenketetako nahiz errekortarien ikuskizuneko argazkiak jarriko dituzte aretoko hormentan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik erakusketa; asteburuetan eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.