Jabier Altuna Kanpaxa izango da EAJren alkategaia 2023ko udal hauteskundeetan. Azpeitiarra da Altuna, eta 56 urte ditu. Ezkondua da, eta bi semeren aita. Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean Filosofia eta Letretan lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeleseko tituluduna da. 29 urte daramatza irakasle lanetan Donostian.
2004tik 2011ra zinegotzia izan zen Azpeitiko Udalean, EAJren udal taldean. Gaur egun, berriz, Azpeitiko Uri Batzarreko kidea eta azken bi agintalditan Gipuzkoako Batzar Nagusietako kidea izan da. EAJren oinarriek hautatu dute Kanpaxaren hautagaitza.