Desbiatuen kuirropoteoa, uztailaren 31n

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko LGTBIQ+ asanblada 2025ko uzt. 29a, 11:58

Ostegunean 19:00etan plazan elkartu, eta Alde Zaharreko kaleetan zehar egingo dute Azpeitiko LGTBIQ+ Asanbladak antolatutako festa ekitaldia.

Desbiatuak, mariokerrak, bollerak, marikak, biziosak, marimutilak... Laburtuta, beste espaloikook, kaleak hartuko ditugu uztailaren 31n.

Kuirropoteorako plazan elkartuko gara 19:00etan, eta Alde Zaharreko kaleetan zehar ibiliko gara.

Jaietan ere kalean gaudelako, sexiliatuak Azpeitira!

LGTBIQ+ fobiari sua!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide