Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak Olite (Erriberri)-Azagrara antolatutako ibilaldia dela eta, autobusa bete zelako lekurik ez dagoela esan zaio bati baino gehiagori.
Bigarren autobusa antolatu da eta badago lekua gehiagorentzako. Beraz, izena emateko epea irekita dago oraindik martxoaren 17ra arte, bulegoko orduetan, 10:30-12:30 bitartean.
Irteera, martxoaren 18an, San Martin egoitza aurretik, goizeko 08:30ean.
Prezioa: 30 euro.
Olitera iritsi 10:30 inguruan. Bertan upategi bat eta gaztelua bisitatu. Azagran, herria bisitatu ondoren, bazkaria, ondorengo bingo eta dantza eta guzti.
Arratsaldean etxerako buelta, Iruñean geldialditxoa eginik.