Martxoaren 8a Emakume Langilearen Eguna dela eta, Azpeitiko Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak atxikimendua adierazi nahi die egun horren inguruan antolatuko dituzten ekintzei.
Gogoan ditugu pentsio murritzarekin bizi diren emakume guztiak, hala nola alargunak, soldata arrakala dela-eta pentsio mugatuak dituztenak eta abar. Ez genuke ahaztu nahi gure etxeetan ere emakumeak direla gain karga handiena hartzen dutenak (etxeko lanak, umeak, helduen ardura eta abar). Beharrezkoa deritzogu gizonek aurrerapausoak ematea berdintasunaren bidean.