Errege Magoen zozketako sariak banatu ditu Bertanek

Saridunak bere bonuekin, eta Bertaneko kideak, gaur goizean plazako kioskoan. (Bertan)

Gaur goizean banatu ditu Bertan merkatari elkarteak Errege Magoen zozketako sariak. Udalaren laguntzaz antolaturiko kanpainan, 500 euroko hiru erosketa bonu banatu ditu elkarteak.

Agertu dira Bertanek eta Azpeitiko Udalak antolaturiko Errege Magoen zozketako hiru irabazleak. Ufito, Aitzaki Kirolak eta Martina Isasti dendetan erosketak egiteagatik, hurrenez hurren, Itziar Agirregomezkorta, Ana Aranbarri eta Mariaje Etxeberria izan dira zorionekoak. Bakoitzak 500 euroko erosketa bonu bana eskuratu du, herriko saltokietan gastatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide