Bihar, abenduaren 28an, Azpeitia Gabon giroan murgilduko da azoka berezi batekin; hain zuzen ere, tokiko merkatariak eta artisauak elkartuko ditu ekitaldiak. Gabon Azoka hau Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak eta Artiekin Azpeitiko artisauen elkarteak antolatu dute, eta Done Jakue kalean egingo da, Frontoi Txikiko eremutik plazara artean, 10:00etatik 20:00etara.
Hamasei postu jarriko dira, eta egitasmo honekin tokiko ekonomia sustatu eta bertako produktuez zein zerbitzuez gozatzeko aukera eskaini nahi da. Gabonetako Azokaren antolatzaileek azpimarratu dutenez: "Gabonetan ere bertan erosteko aukera eskaini nahi diegu herritarrei, hainbeste gustatu ohi den Gabon kutsuko azoka formatua Azpeitira ekarriz, bertako merkatarien eta artisauen bidez".
Gabon Azokan parte hartuko dutenak:
- Tokiko merkatariak:
• Egaña gozotegia
• Esnaola Tien 21
• Ilargi mertzeria
• Jostaldi Kirolak
• Kiribil ekodenda
• Koket
• Prest arropa zaintza - Artisauak:
• Amaia Etxeberria
• Ametsen Txokoa
• Amuki
• Espiral tailerra
• Harrihari
• Kike Kokorro
• Kiribil zeramika
• Miara
• Oihele
Jarduera osagarriak
Bihar egingo den Gabonetako Azokaren egitarauaren barruan, 11:30etik 12:30era Gabonetako apaingarriak sortzeko tailerra eskainiko da. Nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute. Guztientzako irekitako ekintza sortzailea izango da, familia osoarentzako esperientzia paregabea. Gainera, izotz pistak ere zabalduko ditu ateak, ohi bezala, 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Gabonetako Azoka ez da soilik merkatariek eta artisauek beren produktuak erakusteko eta saltzeko modua, baizik eta Azpeitiko ehun ekonomikoa eta kulturala sendotzeko aukera ere bada. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatzen dituzte ekimen honetan parte hartzera, tokikoa babestuz eta magiaz beteriko egun batez gozatzera.