Egin dute herriko saltokietako Errege Magoen zozketa

Erregeak saritutako zenbakiekin. (Bertan)

04.090, 19.015 eta 25.577 zenbakiak dira aurtengo Errege Magoen zozketako saridunak. Zenbaki horiek dituzten boletoen jabeek herriko saltokietan gastatzeko 500 euroko erosketa bonu bana eskuratuko dute.

Errege Magoen kabalkada aprobetxatuz gauzatu zuten atzo herriko saltokietan azken egunetan banaturiko boletoen zozketa. Hain zuzen ere, herriko saltokietan gastatzeko 500 euroko erosketa bonu bana lortuko dute irabazleek. Honako hiru zenbaki hauek izan dira saridunak:

  • 04.090 zenbakia, Coviran Damaso dendan banatua.
  • 19.015 zenbakia, Edurne ileapaindegian banatua.
  • 25.577 zenbakia, Valverde drogerian banatua.

Zenbaki horien jabeek urtarrilaren 31ra arte izango dute Azpeitiko Udalarekin edota Bertan merkatari elkarteko ordezkariekin harremanetan jartzeko eta saria erreklamatzeko aukera. Behin epe muga hori pasatuta, ordezko zenbakien txanda izango da; ordezko zenbakiak honako hauek dira, hurrenez hurren: 04.132, 19.065 eta 25.513.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide