Saninazioetako zozketako sari guztiak banatu ditu Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan merkatari elkartea

Saridunak eta Bertan merkatari elkarteko kideak, plazan. (Bertan)

Azken asteotan Bertanek hainbat sari zozkatu ditu bezeroen artean: herrian gozatzeko esperientziak, jaietako pilota partida profesionaletarako sarrerak nahiz zezenketetarako sarrerak. Dagoeneko banatu dituzte sari guztiak.

Saninazioen atarian urtero egin ohi duen gisan, herriko saltokietan erosketak egin dituzten bezeroen artean hainbat sari zozkatu ditu Bertan merkatari elkarteak, eta dagoeneko banatu dituzte sari guzti-guztiak. Azpeitiko saltokietan eta bestelakoetan gozatzeko hamar esperientzia bikoitz, jaietako eskuzko pilota partida profesionaletarako sarrerak nahiz zezenketetarako sarrerak irabazi dituzte herritarrek. 

Eskerrik asko egunero-egunero Azpeitiko dendetan erostea aukeratzen duzuen guztioi. Zuen konfiantzari esker, gure herriko merkataritza bizirik eta indartsu mantentzen da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide