Sarean irakurgai dago 2023-2027 agintaldiko gidalerro izango den EH Bilduren herri programa. Esteka honetan duzue irakurgai. Aste honetan hasita, etxez etxe banatuko da aldizkaria. Otsailean hasi zen dokumentu hau osatzeko prozesua, eta ehundaka herritarren ekarpenari esker, herri honen beharrei eta erronkei erantzuteko bideorria zehaztu da. Dena den, herri programa hau irekia eta dinamikoa izango da, aldian aldiko aldaketei eta ekarpenei irekia. Bost lan ildo zehaztu dira bertan:
Herri duinagoa. Inor atzean utzi gabe, herritar guztien beharrak kontuan izanda, aurrera egingo duena.
Herri aktiboagoa. Herrian bertan bizitzeko eta lan egiteko aukera emango duena.
Herri iraunkorragoa. Larrialdi ekologikoari aurre egiteko neurriak udal kudeaketan eta bizimoduan txertatzen dituena.
Herri bizigarriagoa. Herritar guztientzat herrian bertan eroso eta seguru bizitzeko aukerak eskaintzen dituena.
Herri errotuagoa. Arloz arloko eragileekin eta norbanakoekin elkarlanean diharduena.
EH Bilduk eskerrak eman nahi dizkie, modu batera edo bestera, programa osatzeko lanketan parte hartu duten herritar guztiei. Hemendik aurrera ere elkarlanean aritzeko deia egin nahi die.