EH Bilduk lokala ireki zuen pasa den ostegunean Foru Ibilbideko 3. zenbakian, eta irekita egongo da datorren asteko ostirala artean, hilaren 26a. EH Bilduren kideak bertan izango dira egunero, herritarren zalantzei eta beharrei erantzuteko: maiatzaren 28rako boto paperak, herri programa, aldizkariak... edozein euskarri jaso ditzakete bertan. Horrez gain, edozer galderari erantzuteko prest izango dira.
Honako hau da ordutegia:
- Astelehena: 18:00-20:00.
- Asteartea: 10:30-12:30 eta 18:00-20:00.
- Asteazkena: 18:00-20:00.
- Osteguna: 18:00-20:00.
- Ostirala: 18:00-20:00.
- Larunbata: 10:30-12:30.
Korreo bidezko botoa eskatzeko azken eguna, bihar
Bihar, osteguna, da korreo bidezko botoa eskatzeko azken eguna. Horretarako, Correoseko bulegora joanda edo webgunearen bidez egin behar da eskaera. Ondoren, hilaren 21a artean izango dute herritarrek aukera botoa emateko. Horretarako beharrezko jarraibideak ere eskainiko dira EH Bilduren lokalean.