EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar, asteazkena, Basazabal jauregian, 18:30ean hasita. Koalizioaren III. kongresua izango da batzarreko gai nagusia, eta hori lantzeko Oihana Etxebarrieta EH Bilduko legebiltzarkidea eta ekintzaile feminista izango da bertan.
Azpeitiko EH Bilduk dei egiten die herritarrei batzarrera joateko. Izan ere, nazio ikuspegitik ez ezik, gaia herri mailatik ere landuko da. Horregatik, garrantzitsua da azpeitiarren parte hartzea.
Bestalde, gogorarazi dute larunbat honetan egingo dela Nazioa gara manifestazio nazionala, Bilbon. Bertara joateko izena eman daiteke oraindik honako esteka honetan.