EH Bilduk elkartasuna adierazi die Vox-en aurka protesta egiteagatik deklaratzen ari diren herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2024ko aza. 26a, 13:28

Vox-eko kideak Azpeitian izan ziren apirilean.

Joan den astean hasi dira 20 azpeitiar epailearen aurrean deklaratzen, apirilean Vox-eko kideen aurka protesta egiteagatik. Ultraeskuinaren gorakadaren aurrean, beren mezuak gero eta normalizatuagoak diren garaiotan, prozesu judizial horiek salatzea eta gizarte berdinzale baten alde egitea dagokigu erakundeei, eragileei zein herritarroi.

Azpeitiko EH Bilduk babesa adierazi nahi die Vox talde ultraeskuindarraren salaketa dela-eta epailearen aurrean deklaratzen hasi diren herritarrei. Hogei herritar daude deklaratzera deituak, pasa den apirilean Vox-eko kideen aurrean protesta egiteagatik. Beste behin ere, ultraeskuinaren eskutik dabil Espainiako justizia aparatua. Indarkeria matxista ukatu eta justifikatzen dutenak, etorkinen aurkako gorroto mezuak zabaltzen dituztenak, ezkerreko militanteen aurkako mehatxuak zabaltzen dituztenak, Frankismoa goratzen dutenak... inpunitate osoz ikusten ditugu sare sozialetan nahiz kaleko mobilizazioetan edo agerraldi publikoetan.

Ultraeskuinaren gorakada ukaezina da gurean ez ezik, nazioartean ere. Haien mezua ere gero eta normalizatuago dago, eta horiek salatzea beharrezkoa da instituzioetatik nahiz eragileen eta herritarren aldetik ere. EH Bilduk horrelako eraso politiko judizialak salatu nahi ditu. Horrez gain, EH Bilduk jendarte justuagoa, feministagoa eta kulturartekoagoa sustatzeko bidean duen konpromisoa berretsi nahi du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide