Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko elkarretaratzearekin bat egin du Azpeitiko EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko EH Bildu

Palestinako herritar bat hango banderarekin.

Lurra, justizia, bakea. Genozidioa stop! Palestinar herriaren aldeko elkarretaratzearekin bat egin du Azpeitiko EH Bilduk, eta herritarrei parte hartzeko deia egin die. Bihar, asteartea, izango da hitzordua, 19:00etan, plazan.

Azpeitiko EH Bilduk bat egin du Lurra, justizia, bakea. Genozidioa stop! palestinar herriaren aldeko elkarretaratzearekin, eta herritarrei dei egin die bertan parte hartzera. Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan Gernika-Palestina herri ekimenak. Gurean ere elkarretaratzea egingo dute bihar, asteartea, 19:00etan, plazan.

Honako hau da deialdiaren adierazpena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide