Azpeitiko Festetako Herri Zozketa Arroxa antolatu du Haujijijaik

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2024ko uzt. 29a, 12:30

Azpeitiko Festetako Herri Zozketa Arroxa. (Haujijijai)

Herriko merkatarien produktuz osatutako hiru sari zozkatuko ditu Haujijijaik, eta txartelak San Inazio festek irauten duten bitartean eskuratu ahal izango dira.

Herriko merkatariekin elkarlanean, Azpeitiko Festetako Herri Zozketa Arroxa antolatu du Haujijijaik. Hiru sari nagusi zozkatuko ditu batzordeak, eta horiek Azpeitiko merkatarien produktuez osatuta egongo dira. Guztira, 1.200 txartel jarriko dituzte salgai, eta herritarrek San Inazio festek irauten duten bitartean eskuratu ahal izango dituzte.

Zozketaren helburuak "herriko merkatariekin elkarlanean jardutea eta jendea herrian kontsumitzera bultzatzea" dira.

Honakoak dira hiru Haujijijairen zozketan irabazi ahal izango diren hiru sariak:

1. saria: Merkatarien produktuz osatutako otarrea.

2. saria: Bi pertsonentzako gau bateko egonaldia eta merkatarien zenbait produktu.

3. saria: Sakelako telefonoa eta merkatarien zenbait produktu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide