Herri Zozketa Arroxan saritutako zenbakiak jakitera eman ditu Haujijijaik

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2024ko abu. 3a, 12:56

Herri Zozketa Arroxak banatuko duen otarrea. (Haujijijai)

Herriko merkatariek emandako produktuz osatutako otarrea, bi lagunentzako gau bateko egonaldia eta sakelako telefono bat zozkatu dituzte. Hiru sarien zenbaki nagusiak eta bina ordezko zenbaki atera dituzte.

Herriko merkatariekin elkarlanean, Herri Zozketa Arroxa antolatu du aurten festetarako Haujijijai festa herrikoien batzordeak. Hiru sari zozkatu dituzte: herriko merkatariek emandako produktuz osatutako otarrea, bi lagunentzako gau bateko egonaldia Donamariako Bentan eta sakelako telefono bat.

Saninazioak bukatuta egin dute zozketa, eta jakitera eman ditu Haujijijaik saritutako zenbakiak. Hiru sarien zenbaki nagusiak eta bina ordezko zenbaki atera dituzte; honako hauek, hain zuzen:

1. saria: merkatariek emandako produktuekin osatutako otarrea

  • Zenbaki saritua: 628.
  • Ordezko lehen zenbakia: 294.
  • Ordezko bigarren zenbakia: 94.

2. saria: bi lagunentzako gau bateko egonaldia Donamariako Bentan

  • Zenbaki saritua: 298.
  • Ordezko lehen zenbakia: 518.
  • Ordezko bigarren zenbakia: 421.

3. saria: sakelako telefonoa

  • Zenbaki saritua: 99.
  • Ordezko lehen zenbakia: 563.
  • Ordezko bigarren zenbakia: 636.

Haujijijairekin harremanetan jartzeko, saritutako zenbakien jabeek haujijijai@gmail.com helbidera idatzita, edo festa batzorde herrikoiaren sare sozialen bidez egin dezakete. Zenbaki saritu nagusiak 3 eguneko epea izango du kontaktuan jartzeko, abuztuaren 5 arte, ondoren ordezkoa izango da saritua, eta 3 egun igarotakoan aldiz, abuztuaren 8an bigarren ordezko zenbakia izango da saritua

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide