Festak gerturatzen ari diren honetan, olatu erreakzionarioaren gainetik dator Marea Arroxa

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai batzordea 2025ko uzt. 24a, 17:07

Haujijijai festa batzordeak saninazioetarako ondu duen egitarauaren berri eman du bideo baten bitartez. Gainera, ohartarazi du gero eta ohikoagoak direla jarrera arrazistak, matxistak eta LGTBfobikoak, eta horien aurrean Marea Arroxaren indarra aldarrikatu du.

Aurtengoan ere herriko gazteentzako egitarau paregabea antolatu dugu Haujijijai festa batzordekook datorren asteetarako. Azken hilabeteetan egin dugun lanaren fruitua da festetarako aurkeztu dugun eskaintza. 

Festa Batzordetik argi adierazi nahi dugu gure festak espazio seguruak izango direla eta ez ditugula jarrera zapaltzaileak eta autoritarioak onartuko.

Hau guztia bizi dugun olatu erreakzionarioaren testuinguruan soilik koka dezakegu, gero eta ohikoagoak baitira jarrera arrazistak, matxistak, LGTBfobikoak, eta abarrak.  Horrenbetsez, argi diogu: "Olatu erreakzionarioaren gainetik dator Marea Arroxa".

Ondo pasatu festetan eta animatu hauek exijitzen dituzten lanetan parte hartzera, turnoetan zein egingo ditugun auzolan egunetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide