"Zulo beltza auzoan"

Olazko Andre Mariaren plazako festetako agertokia, hutsik. (Utzitakoa)

San Inazio gauean Olazko Andre Mariaren plazan kontzerturik ez da izan aurten, eta horregatik kexu agertu da auzotar bat.

"Zulo bat auzoan". Horrela dio Azpeitia Gukara kexa hau igorri duen herritarrak, San Inazio gauean Olazko Andre Mariaren plazan jarritako agertoki hutsari erreferentzia eginez. Kontzerturik ez da izan aurten hilaren 31ko egitarauaren barruan plaza horretan, eta horregatik kexu agertu da auzotar bat.

Jaietarako han jarritako tranpaldoa hutsik erakusten duen argazkiarekin batera, honakoa idatzi du: "San Inazio gaua, giro paregabea eta umorerik ez zaigu falta. Asmo horrekin irten dugu kalera, dantzarako gogoz, baina, non dira trikitilariak? Non mariatxiak? Aurrean dugun zulo beltzak irentsiko zituen akaso? Isiltasuna nagusi Olazko Andre Mariaren plazan gure patroiaren egun handian... Esaerak dioen bezala, hamaika ikusteko jaioak gara".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide