Txukundu dute plaka fotovoltaikoen ondoko bidea

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2024ko abu. 25a, 09:00

Ekindar energia kooperatibaren azpiegitura kokatzen den gunearen ondoko bidezidorra belarrak eta sasiak hartuta zegoela jakinarazi zuen orain gutxi herritar batek, eta orain herritar berak adierazi duenez, dagoeneko txukundu dute bidea.

Orain gutxi herritar batek hedabide honi jakinarazi zion Urrestillan, Ekindar energia kooperatibaren azpiegitura kokatzen den gunearen ondoan, bidezidorra belarrak eta sasiak hartuta zegoela, eta oinezkoek ez zutela gune horretatik igarotzerik. Hark adierazi zuen "pena" zela bidea egoera horretan egotea, horrela ez zelako herritarrentzako baliagarria.

Dena den, herritar berak orain jakinarazi duenez, dagoeneko txukundu dute bide hori; moztu dute belarra eta kendu dituzte sasiak. Herritarra, beraz, pozik azaldu da haren kexa baliagarria izan delako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide