Erreka ondoko zabortegia, betikotuta?

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Bikola eta Oielarre artean Aratzerrekaren bazterrean pilatutako zaborra. (Utzitakoa)

Bikola eta Oielarre baserrien arteko zubipean, denetariko hondakinak erreka bazterrera botatzen jarraitzen du norbaitek. Zaborrez beteta aurkitu dute inguru hori orain ere.

Urtea joan eta urtea etorri, nahita eragindako narraskeria bera eta salaketa bera. 2021eko urtarrilean lehen aldiz, duela urtebete (2024ko abenduan) bigarrenez, eta orain berriro.

Urrestilla eta Aratzerreka artean oinez ibiltzen diren herritar askok bezala, argazkietan ikus daitekeen panoramarekin topo egin du irudiak eta kexua Azpeitia Gukara bidali dituen erabiltzaileak: erreka bazterra zaborrez beteta. Bikola eta Oielarre baserrien arteko zubipean, denetariko hondakinak erreka ondoko penditzera botatzen jarraitzen du norbaitek eta gelditzeko asmorik ez du, nonbait.

Zaborra botatzen duten tokia. (Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide