Kasualitatea...

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2026ko apirilaren 16a

'Bollologia' erakusketa iragartzen duen kartela, puskatuta. (Utzitakoa)

Herritar batek bi argazki bidali ditu, salatuz Sanjuandegi eta Jose Artetxe arteko beheko pasabidean bateren batek "justu" kartel bat puskatu izana.

"Sanjuandegiko biribilgune azpiko oinezkoen pasabidean herriko eragile ugarik jartzen dituzte kartelak, antolatutako ekintzen berri emateko. Ohikoa da toki horretan kartel asko ikustea, eta egunotan ere hala daude, baina zer den kasualitatea: bat amorruz bezala puskatuta dago. Kartel ilaratik bakarra da, zein eta Euskal Herriko mugimendu lesbikoaren genealogia bisuala biltzen duen Bollologia izeneko erakusketa iragartzen duena", esan du herritarrak Gukara bidalitako idatzian. "Puskatuta dagoen kartelaren ondoan dago Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzu ibiltaria Azpeitian izango dela iragartzen duen kartela. Hori, ordea, gainerako beste denak bezala, puskatu gabe dago, osorik. Zergatik ote? Igoal, ondoko kartela puskatu duen horrek ez duelako denborarik hartu irakurtzeko ere.... auskalo! Egunotan pasabidetik pasatzerakoan atentzioa eman dit justu kartel hori puskatuta ikusteak".


Kartel ilara Sanjuandegiko pasabidean; ezkerrekoa, 'Bollologia' erakusketarena, puskatuta. (Utzitakoa)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide