Madalenako berdegunea, sasiak, belar luzeak eta zikinak hartuta

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Madalenako berdegunerako bidea luzatutako belarrarekin.

Herritar bat kexatu egin da Madalenako berdegunea txukundu gabe dagoelako: "Belarra eta sasia luzatuta dago, eta zikinkeria ere badago botata".

Madalenako berdegunean pasieran ibiltzen den herritar batek bere kexa azaldu du, berdegunerako bidetxurra belar luzez inguratuta dagoelako, eta parkea bera ere txukundu gabe dagoelako: "Sasiak eta belarrak hazi-hazita daude, mozteko premia ederrarekin. Gainera, festetan jendeak toki horretara joko du eta zikinkeria gehiago pilatuko da".


Madalenako berdegunea, gaur.

Madalenako berdegunea orain dela bi urte, 2024ko uztailean, ireki zuten eraberrituta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak. Ikastetxeentzako hezkuntza leku eta aisialdirako zein turismorako toki gisa aurkeztu zuten eremu berdea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide