"Normala iruditzen?"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Zabor poltsak errefusaren edukiontzi kanpoan pilatuta. (Utzitakoa)

Edukiontzien kanpoan utzitako zabor poltsak ugaritu egin dira errefusaren eta organikoaren edukiontziak berriro txartelarekin irekitzeko moduan jarri dituztenetik. Herritarren kexak ere neurri berean ari dira ugaltzen.

Joan den irailaren 23tik, hondakin organikoaren eta errefusaren udalerriko edukiontzi guztiek sarbide kontrola dute berriro.

Udalaren eta mankomunitatearen aurretiazko jakinarazpenak jakinarazpen, eta txartel berriak etxez etxe banatu arren, edukiontzien kanpoan utzitako zabor poltsak ugaritu egin dira errefusaren eta organikoaren edukiontziak berriro txartelarekin irekitzeko moduan jarri dituztenetik, eta herritarren kexak ere neurri berean ari dira ugaltzen.

Atzo bertan argitaratu zuen Gukak era horretako azken ekarpena atal honetan, herritar batek Iñaki Azpiazu kaleko adibidearekin bidalitakoa. Goikoa, beste herritar batek Azpeitiko beste gune bateko edukiontzi ilara eta lurrean utzitako zabor poltsen beste ilara erakusten dituen argazkia da. "Normala iruditzen al zaizue hau?", galdetu du argazkia eta kexa bidali dituen herritarrak, edukiontzien gunea "txartela jarri dutenetik egunero" horrela aurkitzen dutela nabarmenduz. Herritar horren arabera, txartela jarri izana bera da arazoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide