Abuztuaren 26an jarriko dituzte salgai Euskal Koparen finalerako sarrerak

Baskoniak eta Bilbao Basketek irailaren 13an Azpeitian jokatuko duten neurketa ikusi nahi dutenek Interneten izango dituzte txartelak eskuragarri data horretatik aurrera.

ACBko Euskal Koparen finala Azpeitian jokatuko dute aurten, Iraurgi Saskibaloiaren 50. urteurrenaren ospakizunekin bat egitea eta klubari aitortza egitea erabaki baitu euskal federazioak.

Irailaren 13an, 20:00etan hasita, Azpeitiko kiroldegiko kantxan neurtuko dituzte indarrak Baskoniak eta Surne Bilbao Basketek 2024ko Euskal koparen bila, eta partida hori zuzenean ikusi nahi dutenek abuztuaren 26tik aurrera izango dute sarrerak eskuratzeko aukera, egun horretan jarriko baituzte salgai Interneten.

Gure sare sozialetan jakinaraziko dugu nola erosi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide