Biele ISBk Bigarren FEB Mailako liga kanporaketaren final zortzirenetako itzuliko partida jokatuko du Huescaren kontra, igandean, 18:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Zortzi puntuko desabantaila du ISBk, eta hori gainditu behar du kanporaketan aurrera egiteko; beraz, zaleen laguntza eskatu du.
Azpeitiko kiroldegiko harmailak jendez betetzeko, bazkide txartel bakarrarekin hiru pertsonak sartzeko aukera izango dute, guraso bazkideek ere eskaintza berdina izango dute.
Joan den zapatuan jokatu zuen Biele ISBk liga kanporaketaren final zortzirenetako joanekoa Huescaren aurka, eta 81-73 galdu zuten.