Azaroaren 25a

Indarkeria matxistaren kontrako erakusleihoak

Erabiltzailearen aurpegia Itaia

Bihar, Azaroak 25, indarkeria matxistaren kontra mobilizatzera dei egin du Urola Erdiko Itaiak. Manifestazioa egingo dute 19:00etan plazatik abiatuta, eta parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. 

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren bezperetan, Urola Erdiko Itaiako kideek eta Azpeitiko zenbait sortzailek elkarlanean, indarkeria matxistaren aurkako olerkiekin apaindu dituzte herriko hainbat saltokitako erakusleihoak. Ekimenaren helburua da herritarrak matxismoaren aurkako kontzientziazio ariketa egitera bultzatzea, eta hamazazpi izan dira parte hartu duten saltokiak; honako hauek: Furundarena, Kiribil, Agirre opari denda, Kilikolor, Luma, Arku, Sorgin, Arrospide, Koket, Alzuaran, Inar optika, Adi optika, Kotoi, Zume, Ilargi, Makibar eta Ertz.

Biharko, berriz, Urola Erdiko Itaiak indarkeria matxistaren kontra mobilizatzera deitu ditu herritarrak. Manifestazioa egingo dute, 19:00etan, plazatik abiatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide