Indarkeria matxistaren aurka, kaleak hartu dituzte herritarrek

Nerea Uranga - Aitziber Arzallus 2025 aza 25 Gizartea

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, arratsaldez egin dituzte mobilizazio nagusiak Azpeitian. 18:30ean, Feministen Sarea Epaitegiaren aurrean elkartu da, Euskal Herriko mugimendu feministak egindako deialdi orokorrarekin bat eginez. 19:00etan, berriz, manifestazioa egin du Itaiak, plazatik abiatuta.