Martxoaren 8a

Itaiak gaur egin du Martxoaren 8a antolatzeko bigarren batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Itaia

Itaiak Martxoaren 8a antolatzeko Basazabalen egin duen bigarren batzarra. (Itaia)

Itaia martxoaren 8a antolatzeko egitarauarekin aurrera doa. Gaur Basazabalen elkartu dira bigarren komitea egiteko.

Aurreko larunbateko hitzaldian aurkeztu genuen proposamen politikoan sakondu dugu gaur egin dugun bigarren asanblada ireki honetan.Bertan matxismoaren aurka, esplotazio ekonomikoaren aurka eta emakumeon eskubideen alde egitearen beharraz jardun dugu.

Norabide horretan aterako gara datorren igandean, martxoaren 8an, kalera. Zentzu horretan datorren astean Betharram aretoan egingo dugun erakusketara urbiltzeko eta 13:00etan plazatik abiatuko den mobilizazioan parte hartzeko deia egiten diogu herritar orori!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide