Zein dira Azpeitiko eraikin zatarrenak?

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena

Atzo irakurri nuen Bingen Iturrietak ZuZeu webgunerako idatzitako artikulua. Gure eraikin zatarrenak izenburupean kaleratutako artikuluan Euskal Herriko hainbat eraikin aipatzen ditu Iturrietak. Tartean ziren, Mutrikuko dorrea, Donostiako Atotxa dorrea eta Gasteizko Katedral Berria.

Nik antzeko ariketa proposatzen dizuet. Azpeitian eraikin ugari daude; zaharrak nahiz berriak, ederrak ala itsusiak. Baina, Iturrietaren testuaren karietara, zein edo zeintzuk dira Azpeitiko eraikin zatarrenak? 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide