Delorean, bahiketa eta Loiola

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2013ko urr. 10a, 14:37

Aste honetan denen ahotan dabilen kontua da Delorean musika taldearen bahiketa (birtuala edo ez birtuala). Birtuala edo ez birtuala diot, bahiketa birtuala izan dela esatea "txiste bat" dela esan dutelako taldekideek. Dena den, inork ez du ezbaian jarri bahiketa izan izan dela.

Beno, baina eztabaida horretatik haratago, eta Uztarria.com-en ari naizenez idazten, Azpeitiarekin lotu beharko Delorean taldea, Mexiko eta taldeko kide bat; Ekhi Lopetegi, hain zuzen. Musika taldeko kideak zarauztarrak dira, bai. Baina, Lopetegi Delorean taldeko ahotsa eta gitarra-jotzailearen aitona azpeitiarra zen, Loiolakoa. Luis Lopetegi 'Agerre I' harri-jasotzaile zenaren (1969ko abuztuan hil zen) biloba da Ekhi. 

Ba hori, nahi izanez gero lotura dutela, Azpeitiak eta Mexikok ala Zarautzek, Deloreanek eta Loiolak, harri-jasotzeek eta abeslariek... Zuzeu webgunean horren adibidea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide