Lau minutuko bertsoa, eta Azpeitia aipatu ez?

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2015ko eka. 24a, 14:44

Joan den igandean Gure Esku Dagok antolatuta Anoetan egindako ekitaldian segidilla luze bezain ederra kantatu zuen Jon Maiak. Gustatu zitzaidan, baina pena-edo hartu nuen lau minutu pasatxoko errima-endredoan Azpeitia ez aipatu izanarekin. Izan ere, Gipuzkoako hainbat herri esan zituen bertsoan. Hala nola, Zumaia (bere herria), Legazpi, Oiartzun, Getaria, Zarautz, Urretxu, Zumarraga... eta Azpeitia ez. Eta, pentsatu nuen neure artean: "Jo, azpeitiar ugari gaude ba hemen! Buila ederra aterako genukeen Azpeitia esatean!". Baina aipatu ez zuenez eta 'azpeitiana' irteera ez egiteagatik, ixilik geratu nintzen. 

Kontua da, igandeaz geroztik hainbat azpeitiarri entzun diedala Maiak gure herria ez zuela aipatu milaka lagunen aurrean kantatu zuen bertsoan. Izan ere, ehunka ziren Anoetan zeuden azpeitiarrak eta 'azpeitiano/azpeitinak'. Bakarren batek Twitterren ere egin zion komentarioren bat Jon Maiari, eta haren erantzuna, ona. Etzi, ostirala, Orkatzen 22. urteurrenean izango denez bertsotan, koplaren bat kantatuko duela Azpeitia aipatuz. Erreplikarako aukera izango du, beraz, ostiralean Maiak. 'Azpeitiano/azpeitianak' gustura lagatzeko aukera. Aipatu ez zituen herri guztietara joan behar badu bertsotara, ederra dauka! 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide