Maiatzaren 14an egingo dute Stockholmen (Suedia) Eurovision musika jaialdia, eta hainbat bandera ezingo dira erakutsi han, hala nola Euskal Herrikoa, Krimeakoa, Palestinakoa, Estatu Islamikoarena, Kosovokoa... Kasualitatea, ja! Estatu Islamikoaren bandera eta ikurrina parez pare? Hori ere kasualitatea, ezta? Kasualitatea edo ez, hala ebatzi du Eurovisioneko zuzendaritzak, Europako estatuak soilik ordezkatzen dituen jaialdiko agintari taldeak.
Orain ere desbideratu dute eztabaida. Lortu dute Eurovision bera zalantzan jarri beharrean, eztabaida banderetara mugatzea. Eurovision zertarako egiten den eta zer zentzu duen mahaigaineratu beharrean, denok debekatutako ikurrei begira jartzea. Eta beste urtebetez, gutxienez, jaialdia ezbairik gabe egingo denez... Arrantzale bizardunok arrantzarako prest?