Tutera (Nafarroa) eta Azpeitia etapaka eta oinez lotzeko Lagun Onak MBk eta Kilometroen antolatzaileek elkarlanean antolatutako egitasmoa azken txanpara iristen ari da. Joan den irailaren 14an, 74 mendizalek osatu zuten zortzigarren eta azken aurreko etapa: Nafarroa atzean utziz eta Gipuzkoara igaroz, Etxarri eta Beasain lotu zituzten, ibilbidearen 28 kilometroak eguraldi bikainarekin eginda. Ibilaldi hartako irudiak sarean ikusgai daude dagoeneko; horietako batzk jarri ditugu hemen, eta argazki guztiak Lagun Onak MBren Flickr kontuan daude gordeta, lotura honetan.
Aste honetan plazaratuko ditugu Tutera-Azpeitia egitasmoaren azken etaparen xehetasun guztiak.