Manolo Sanjuani egindako elkarrizketako esaldi batzuk:
- "Egunero joaten naiz tailerrera, han neure saltsan egoten naizelako".
- "Orokorrean, tailagintzak eman didan guztia ona izan da".
- "Urteak gainera etorri zaizkidalako, bestela jarraituko nuen".
- "Juan XXIII.a aita santuarentzat ama birjina bat egitea egokitu zitzaidan, eta benetan ohorea izan zen niretzat".
- "Gehienbat ikasi egin nuen nik, asko gainera, denbora hartuta eta denbora eskainita lanari, ez orain egiten den bezala".
Igandeko ekitaldia
Igandean Sanagustinen (18:00) Manolo Sanjuan ohorezko bazkide izendatzeko ekitaldian hari buruzko bideo bat eskainiko dugu, oroigarria emango diogu, tailagilearen 25 argazki jasoko dituen erakusketa zabalduko dugu (Juan Mari Ibartzabal Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak osatu du; eskerrak hari ere!)… Ekitaldi irekia izango da.
Lehen ohorezko bazkidea, Imanol Elias Odriozola
Imanol Elias Odriozola da Kultur Mahaiko beste ohorezko bazkidea. Azpeitiko kultur bilguneak 2011n izendatu zuen, herriko historia jasotzeko edota antzerkigintzan egindako lanagatik (ekitaldiko argazkiak eta Eliasi buruzko bideoa). Joan den urtarrilean hil zen Elias.
Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide
Gaur egun 380 bazkide gara Kultur Mahaian. Egin zaitez bazkide; urtean 10 euro dira. Zozketak izango dituzu, gainera.
Azpeitiko kultur talde denek, norbanakoek, Sanagustinek, udal taldeek eta teknikariek osatzen dugu Kultur Mahaia.