Martxan da Fundabril kultur etxearen hirugarren fasea

Zikloaren saio bateko irudia.

Azpeitiko Mubike kooperazio elkartea El Salvadorren ari da Memoria eta bakerako kulturgunea proiektuarekin lanean, eta dagoeneko hirugarren fasea martxan da. Gazteentzako heziketa zikloa urrian hasi zen martxan, Azpeitiko Udalaren laguntzari esker eta hirugarren fasean den Kultur Etxeko proiektuaren barruan.

Azpeitiko Mubike kooperazio elkartea El Salvadorren ari da Memoria eta bakerako kulturgunea proiektuarekin lanean, eta dagoeneko hirugarren fasea martxan da. Gazteentzako heziketa zikloa urrian hasi zen martxan, Azpeitiko Udalaren laguntzari esker eta hirugarren fasean den Kultur Etxeko proiektuaren barruan. Bost taldek eman zioten hasiera hasiera prestakuntza zikloari, eta azaroan kooperatiba taldeekin egin beharreko lanak gauzatzen hasi dira. Bestalde, Memoria Historikoaren Lehiaketa ere martxan da dagoeneko.

Zikloa Soyapango Montes IV Ikastetxeko bost gazte talderekin egin zen zikloa hasieran, 80 ikasle baino gehiagorengana iritsiz, eta haiekin giza eskubideen gaiaz hitz egin eta eztabaidatu zen. Ziklo osoak, baina, beste hiru gai ere biltzen ditu: memoria historikoa, demokrazia eta bake kultura. Gai horiek errealitatearen azterketa kritikoa bultzatzeko eta gazteek aldaketa eragile gisa duten paperaz jabetzeko landuko dituzte.

Azaroan hasiko dute zikloa etxebizitza kooperatibetako beste bi gazte talderekin eta Apopa udalerriko komunitateekin. Proiektua 2023ko otsailean amaitzen denean, gutxienez 150 gazteri zerbitzua ematea aurreikusten da. Horietako asko 2021az geroztik ari dira Fundabrilekin lanean, proiektuaren bigarren fasean.

Kultur Etxeko proiektuaren jardueren artean, lehiaketa bat ere badago martxan, bi mailatan banatuta: saiakera eta mural pintaketa. 70eko hamarkadako gazteen belaunaldiari omenaldia gai hartuta ari dira lehiaketa egiten, eta horrekin gazteak beren historia hurbila ezagutzeko eta interpretatzeko motibatzea espero da, baita haien arte sorkuntza suspertzea ere.

Zalantzarik gabe, proiektu horren ekintzak gure gazteen hezkuntza hobetzeko ekarpena dira, errealitatearen praktika hausnartzaile eta eraldatzaile gisa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide