Memoriaren eta Bakearen Kultur Zentroaren proiektua, IV. fasea amaitu da

Aste honetan, Memoriaren eta Bakearen Kultur Zentroaren proiektua, IV. fasea, arrakastaz amaitu da, 6 hilabeteko exekuzioaren ostean, non 3 ikastetxetako 279 gazte herrialdeko egungo gaietan trebatu diren: Giza Eskubideak eta Demokrazia, Memoria Historikoa, Kultura, Bakea eta Lidergo Eraldatzailea.

Prestakuntza baino gehiago, gai hauen inguruko elkarrizketa, eztabaida eta hausnarketa saioak izan ziren, herrialdeko errealitateari lotuta, espiritu kritikoarekin.

Iazko oporren amaiera aprobetxatuz, San Salvadorreko Santa Zezilia komunitateko 17 nerabez osatutako talde batekin ere lan egin genuen, Jolas Tradizionalen Eguna garatzen, euren komunitatean hainbat prestakuntza, aisialdi eta elkarbizitza jarduerarekin.

Bake Akordioen 32. urteurrenaren harira, Elkarrizketa eta Errezitaldia egin zen: “Bake Akordioak eta haustura demokratikoa”, “Colectivo Patria Exacta”n antolatutako poeta gazte talde batekin burutua, zeinak artearen, politikaren eta etikaren arteko harremanaz hausnartu zuten, El Salvadordar testuingurutik; eta proiektuaren baitan antologia poetikoaren argitalpenean ere lagundu zuten: “Rabiosa aurora”.

Horrela, Memoria eta Bakearen Kultur Zentroa proiektua - IV. fasea oso pozik amaitu genuen, batez ere, Azpeitiko herriaren eta Udalaren elkartasuna eskertuz, gure gazteen prestakuntzan eragiteko aukera eman zigun aldaketa eragile gisa eta sorkuntza artistikoa pentsamendu kritiko gisa sustatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide