Fundabrilek egindako proiektuaren barruan, Azpeitiko Udalaren eta Mubikeren laguntzarekin, El Salvadorgo Ilopango Colonia Bello Amanecer-en urriaren amaieran hasi ziren aisialdirako espazioaren birmoldaketa lanekin: futbol zelaia erabat ixtea, harmailak eraikitzea, maldak hobetzea eta ibiltzeko pista bat jartzea dira lan horiek helburuak.
Lanak komunitatearen elkarrekiko laguntzarekin egiten dira, gazteek eta helduek gogotsu parte hartzen dute, baita gauez ere, eta egokitzapen horiek 2025eko urtarrilean bukatzea aurreikusten da.
Era berean, Memoria Historikoaren osagaiaren baitan, aurrera egin da komunitatearen ahozko historia biltzeko lanekin, komunitateko zortzi sortzaile edo lider elkarrizketatuz.
Proiektua aurrera doa eta hilabete gutxiren buruan aisialdirako espazioa inauguratzea eta komunitatearen antolakuntza, bizikidetza eta kidetasun sentimendua indartzea espero dugu.
Eskerrik asko Azpeitiko herriari eta udalari, zuen elkartasunagatik!