Juan Antxieta musika eskolak joan den osteguneko ikasturte bukaerako Musikaletan musika eta dantza ikuskizunean atera zuen zozketako zenbaki saritua. Azaldu da 2.161 zenbaki sariduna duen txartelaren jabea, eta Makibar dendako Iñaki Aizpururen eskutik jaso dute saria irabazleek. Madrilen bi heldu eta bi haurrentzako asteburu pasa eta musikal bat ikusteko sarrerak irabazi dituzte saridunek.