Roren eta Toundraren rock instrumentalak dantzan jarri du Sanagustin kulturgunea

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko abe. 10a, 13:12

Rock instrumentalak eta esperimentalak hartu zuten Sanagustin kulturgunea joan den zapatuan, Toundra eta Ro taldeen kontzertuekin, eta gogotik gozatu zuten Sanagustinen elkartutako lagunek, bi taldeen zuzenekoekin. Madrildik etorritako Toundra taldeak Vortex lanean jasotako abestiak eskaini zituen kulturgunean, bertaratutako zaleen gozamenerako. Azpeiti-Azkoitiko Ro taldeak ere bere onena erakutsi zuen Azpeitian estreinakoz emandako zuzenekoan. Azkoitiko Matadeixen jaio zen Ro, eta Iker Amenabar azpeitiarrak –baxua– eta Azkoitiko Gorka Alcaldek, Josu Usobiagak, Iñigo Gonzalezek eta Mikel Iraetak osatzen dute musika banda. Musikaz gozatuz eta burua astinduz, larunbat gau ederra igaro zuten Sanagustinera bertaratutako lagunek. 

Alberto Beloki argazkilariaren irudiak dira honako hauek. Argazki bildumak osorik, hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide