Zinema emanaldirik ez da izango eta Sanagustin kulturgunea itxita egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

San Agustin kulturguneko sarrera.

Kulturaz kultur kooperatibaren kudeatzaile Xabier Aranbarri hil dela eta, zinema emanaldirik ez da izango gaur Soreasun eta Sanagustin kulturgunea egun osoan itxita izango da.

Xabier Aranbarri Kulturaz kultur kooperatibaren kudeatzailea hil zen atzo, eta gaur izango da haren aldeko hileta (19:00, Azpeitiko parrokian). Hori dela eta, gaur egun osoan itxita izango da Sanagustin kulturgunea, eta 21:00etarako Soreasu antzokian iragarrita zegoen zinema emanaldia bertan behera geldituko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide