Gipuzkoako taldekako xakeko liga jokatzen hasi berri dira. Azpeitiarrak bi talderekin lehiatuko dira, biak Altuna y Uria izenarekin. Talde bat lehen mailan lehiatuko da eta beste taldea, berriz, hirugarren mailan. Lehen mailakoen multzoan lehiakideen kopurua bakoitia denez, azken asteburuan atsedena egokitu zaio Azpeitiko taldeari. Hirugarren mailako taldeak Azkoitian jokatu du lehen txanda, eta 2-2 emaitza eginda itzuli ziren etxera: Aitor Elustondok eta Ekain Iriondok galdu egin zuten eta Iñaki Urangak eta Alex Francok irabazi.
Urtearen aurrenean, urtarrilaren 3tik 6ra artean, xakeko epaileak izateko ikastaroak egin ziren Azpeitiko xake klubaren egoitzan.
Aipatu behar da iazko urtea bukatzeko 16 urtez beherakoentzako xake jaialdia ospatu genuela Oilo Soro elkartean. Francisco Tarro Ponce irundarrak, Ekain Aldalur azkoitiarrak eta Jaming Liu azpeitiarrak sei partida jokatu ondoren bosna irabazi zituzten.