Gipuzkoako Taldekako Xake Ligako laugarren jardunaldia jokatu zuten Xaputarrak xake klubekoek atzo, larunbata, 16:00retan hasita. Talde bakoitzetik lau jokalarik jokatu zuten, nahiz eta talde bakoitzean jokalari gehiago egon. Partida bakoitzean jokalariko 90 minuturekin hasi zuten neurketa, eta mugimendu bakoitzeko 30 segundu gehitu zitzaizkien.
Aste honetan, Azpeitiko bi taldeek herrian jokatzeko zortea izan dute. Altuna y Uria A lehen mailan aritu da, Elgoibarko Berkoa taldearen aurka. A taldean Miguel Angel Gomezek, Jose Andres Perezek, Patxi Isasmendik eta Eneko Alberdik jokatu dute. Miguel Angel Gomezek irabazi eta Eneko Alberdik berdindu egin zuten; bestalde, Patxi Isasmendik eta Jose Andres Perezek galdu.