Berdinketa eta garaipena, Gipuzkoako Taldekako Xake Ligaren seigarren jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak xake kluba 2025ko ots. 17a, 16:45

Asteburu honetan etxean jokatu dute Azpeitiko bi taldeek. Lehen mailakoak berdinketa erdietsi du Legazpiko taldearen kontra, eta hirugarren mailakoak irabazi egin du Debako taldearen aurka. 

Gipuzkoako Taldezkako Xake Ligaren seigarren jardunaldia jokatu zuten larunbat arratsaldean, eta oraingoan, Azpeitiko bi taldeak etxean aritu ziren. Lehen mailako taldeak, Altuna y Uria A taldeak alegia, Legazpiko Santikutz A taldearen aurka jokatu zuen, eta 2-2 emaitzarekin bukatu. Miguel Angel Gomez Montecelok irabazi egin zuen; Jose Andres Perezek eta Eneko Alberdik berdindu egin zuten; eta Patxi Isasmendik galdu egin zuen. Horiek horrela, zortzi punturekin, sailkapeneko bosgarren lekuan da taldea, lehen fasea amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan. Datorren larunbatean jokatuko dute hori, Aretxabaletan, Arrasate-Arlutz taldearen kontra. 

Hirugarren mailan aritzen den Altuna y Uria B taldeak, berriz, 2,5-1,5 emaitzarekin bukatu zuen jardunaldia Debako San Roke taldearen kontra. Alejandro Monasteriok eta Alex Francok irabazi egin zuten; Iñaki Urangak berdindu egin zuen; eta Caleb Solorzanok, galdu. Horrenbeste, 13,5 punturekin, sailkapeneko seigarren lekuan da taldea, laugarrenarekin berdinduta. Datorren larunbatean Bergaran lehiatuko dira hori,Zaleak B taldearen kontra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide