Azpeitiarrak eskualdeko Eskolarteko Xake Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak xake kluba 2025ko ots. 27a, 15:46

Azpeitiko infantilak lehian, eskualdeko Eskolarteko Xake Txapelketan. (Xaputarrak)

Benjamin, kimu eta infantil mailetan banatuta, zazpi azpeitiar lehiatu ziren igandean Azkoitian. Julen Azpillagak irabazi zuen infantilen txapelketa.

Eskualdeko Eskolarteko Xake Txapelketa jokatu zen Azkoitian joan den igandean eta Azpeitiko zazpi gaztetxo lehiatu ziren han, hiru mailatan banatuta.

Infantil mailan Julen Azpillagak, Kaiet Mujikak, Jiaming Liuk eta Zhikai Juk osatu zuten Azpeitiko ordezkaritza. Julen Azpillaga izan zen irabazlea eta, eskualdeko txapela eskuratuta, Gipuzkoako finalerako sailkatu zen.

Kimu mailan Alex Franco izan zen Azpeitiko ordezkari bakarra eta hirugarren postuan sailkatu zen, aurrenarekin puntutan berdinduta, gainera.

Benjamin mailan, Haitz Segurola eta Aroa Aldea izan ziren txapelketan parte hartu zuten bi azpeitiarrak.

Guztiak ere giro ederrean gustura ibili ziren eta ikastaroetan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan zuten.

Julen Azpillaga, garaikurrarekin. (Xaputarrak)

Berdinketak Gipuzkoako ligan

Gipuzkoako Taldekako Ligaren zazpigarren jardunaldia ere jokatu zen joan den asteburuan.

Azpeitiko bi taldeak etxetik kanpo aritu ziren eta biak itzuli ziren binako berdinketarekin. Arratsate-Arlutz taldekoekin neurtu zituen indarrak Lehen Mailako taldeak, eta Bergarako taldearekin, berriz, Hirugarren Mailakoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide