30 xakelarik baino gehiagok parte hartu dute Udaberriko Xake Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak xake kluba

16 urtetik beherako Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Arrasateko eta Bergarako xakelariek parte hartu dute. 12 urtetik beherakoetan Alex Franco azpeitiarra izan da nagusi, eta 16 urtetik beherakoetan Victor Drasua azpeitiarra.

Igande goizean 30 xakelarik baino gehiagok parte hartu zuten Udaberriko Xake Jaialdian. Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Arrasateko eta Bergarako jokalariak lehiatu zuten 12 urtez azpikoen eta 16 urtez azpikoen mailan.

12 urtez azpikoetan, Alex Franco azpeitiarra nagusitu zen 5+3ko erritmoan, zazpi partidatetatik zazpi puntu eskuratuta. Xakelari horren aurrerapena sekulakoa izan da azken urtetbetean. Hodei Gallastegik ere ondo jokatu zuen, eta sei puntu eskuratu zituen, txapeldunaren kontra bakarrik galduta. Hirugarren postua Haizea Mendizabal arrasatearrak egin zuen, bost puntu lortuta. Zorionak hirurei!

16 urtez azpikoen mailan berdinketa gutxiago izan zen. Kasu honetan, Victor Drasua azpeitiarra nagusitu zen erraz samar 5+3ko erritmoan. Drasuak ere partida denak irabazi zituen. Bigarren postuan Aratz Rañak egin zuen eta hirugarren Illart Hernandok. Zorionak 16 urtez azpiko podiumeko hirukoteari ere!

Jon Oteiza Kirol batzordeburuaren eskutik jaso zituzten sariak irabazleek. Sari banaketaren ondoren, xakelariek eta haien laguntzaileek hamarretako gozoaz gozatu zuten Baigeran.

Hurrengo xake partidak Sanjuandegin izango dira maiatzaren 31n.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide