Eneko Alberdi xakelariak hirugarren egin zuen Elgoibarko Mintxeta Torneoan

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak xake kluba

Pertsona bat xake partida bat jokatzen.

Asteburuan jokatu zen Elgoibarren IV. Mintxeta Torneoa, eta Azpeitiko bi xakelarik parte hartu zuten: Eneko Alberdik eta Aitor Elustondok. 25 jokalari aritu ziren lehian.

Azpeitiko Eneko Alberdi eta Aitor Elustondo xakelariek asteburuan Elgoibarko Mintxeta Torneoan jokatu zuten. Guztira, 25 jokalari aritu ziren lehian, eta hirugarren postua lortu zuen Alberdik; Elustondok, berriz, zortzigarren egin zuen, 4 puntu zakuratuta.

Eneko Alberdik poduimera igotzea lortu zuen, jokatu zituen zazpi partidatan 5,5 puntu eskuratuta. Igandeko finalean lau jokalarik borrokatu zuten txapelketaren bigarren postua, eta azkenean Markel Kerexeta elgoibartarrak lortu zuen. Haren garaipenari esker, Alberdik hirugarren postua mantendu ahal izan zuen.

Felix Manso elgoibartarrak irabazi zuen Mintxeta Torneoa, puntu guztiak lortuta (7). Zorionak berari eta torneo hau antolatzen dutenei, urtez urte gero eta jokalari gehiago erakartzen baititu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide