Partida interesgarriak jokatu zituzten larunbatean Azkoitian. Orain arte inork mendean hartu gabea zen Alex Francok ezin izan zion irabazi Jorge Domingori, eta Caleben eta Juan Carlos Fernandezen antzera, postu okerragoan ekin zion egunari. Hirurek galdu zuten erronda, aurkariak hobeak izan zirelako.
Victor Drahushchakek eta Julen Azpillagak, aldiz, beste itxura bat eman zuten. Lehia estua izan zen zen haien partidetan, hasieratik bukaerara, eta horrela, ziur garaipena gozoagoa iruditu zitzaiela. partida ezberdinak jokatu zituzten. partida biak hasieratik bukaerara oso borrokatuak. Ziur horrela gehiago dastatu zutela garaipena.
Aitor Elustondok ere garaipena lortu zuen Grosen. Partida bere alde jarri zuen hasieran, baina bukaera aldera gauzak apur bat aldapan gora jarri zitzaizkion, denbora kontuengatik. Xakean irabaztea gutxitan izaten da erraza, baina, zailtasun zailtasun, lortu zuen. Gutxitan izaten da erraza xakean irabaztea.
Bi jardunaldi falta dira Azkoitian, eta Azpeitiko taldeko hiruk igotzeko aukerak dituzte. Drahushchakek 2,5 puntu ditu eta Francok 2, eta euren esku dago igoera lortzea; Azpillagak, berriz, 1,5 punturekin, biak irabazi beharko ditu, eta horretaz gain, beste emaitza batzuk alde izatea espero beharko du.